Portaloi Elkarteak antolatuta, Herrixa Dantzan ekimenaren hitzordu berri bat egingo dute Garaia taberna-jatetxean. Ohi bezala, gidatutako dantzaldi irekia izango da, doakoa, gainera. Hala, gura duten herritar guztiei egin diete dei bertaratu daitezen. "Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzuetako dantza tradizional ludikoak" erakutsiko dituzte, modu erraz batetan.
Antolatzaileek gogoratu dute taberna zabalik egongo dela eta aparkalekua erabilgarri egongo dela behar izanez gero. Horrez gainera, garraio publikoa ere erabilgarri egongo dela gogorarazi dute: "herribusa bertan geratzen da ordu erdiro".