Donostiak Europako WEEE-Trace eko-berrikuntza proiektuaren bilera hartuko du, MCCTelecom-en lidergoarekin

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 22a

Eguenean, urtarrilak 24, Donostian WEEE-Trace Proiektuaren Europako bilera egingo da; ekimen horrek sistema teknologikoki aurreratu baten bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ahalbidetzen du, hondakinak jatorritik amaierako birziklapenera kontrolatzeko.Proiektu hori MCCTelecom kooperatiba eta Ecolec Fundazioa dabiltza lideratzen.

2011n zehar merkatu nazionalean jarri ziren 664.900 tona gailu elektriko eta elektronikoetatik 155.000 tona hondakin baino ez ziren behar bezala kudeatu, ingurumenari dagokionez. Gainerako % 70ekin legez kanpoko edo kontrolik gabeko tratamenduak egin ziren, arriskutsuak izan daitezkeenak osasun publikorako, ingurumenerako eta legezko birziklapenaren sektorearen lehiakortasun eta garapen ekonomikorako.

Soluzio horren nahia da kudeatutako hondakinen kopurua nabarmen handitzea, uneoro kontrolatzea eta kontrolik gabeko edo legez kanpoko zirkuituetara ihesak galaraztea (esportazioak, lapurretak, etab.). WEEE-Trace Proietkuaren liderrak dira MCCTELECOM S.Coop eta Ecolec Fundazioa (irabazi asmorik gabeko erakundea, gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinen bilketa, tratamendua, balorizazioa eta deuseztapena modu eraginkorrean finantzatzeaz arduratzen da).

Proiektua nola dagoen jakin

Donostiako hitzorduan proiektuaren gaur egungo egoeraz informatuko da (dagoeneko ezarpen fasean dago maila nazionalean, EAEn eta Nafarroan garatutako pilotuarekin), eta bertan izango dira bere partaideak, hau da, Jose Ramon Carbajosa, Ecolec Fundazioaren zuzendari nagusia, eta WEEE-Forum europar erakundearen lehendakaria den heinean (elkarte horrek Europako 24 herrialdetako gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko 41 sistema integratu elkartzen ditu), eta Jesus Irure, MCCTELECOM S.Coop.Eko gerentea; ASEKOL hondakinen kudeaketarako txekiar sistemaren ordezkariak, eta interesa duten hainbat behatzaile, horien artean horrelako hondakinetan Frantziako sistemarik garrantzitsuena den Eco-Systemesetik datozenak.

"EAEn eta Nafarroan garatu den fase pilotua amaitu eta gero (iazko irailean), orain estatu mailan hedatzen ari da, oraingoz penintsularen iparraldean, eta, ezartzen hasi eta hiru hilabete baino igaro ez denean, gailu elektriko eta elektronikoen 300 tona hondakin baino gehiago jaso ahal izan dira, trazabilitate handiarekin", diote arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak