Rosalinda ogi-puskaren istorioak, eguenean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 22a

Cristina Calvok eta Ekoma Teatroak 'Rosalinda, sous le ciel' ikuskizuna ekarriko dute Arrasateko Gaztetxera eguenean. Umore klabean kontatutako istorioa, 22:00etatik aurrera.

Musikarekin hasi zuten Kooltur Ekintzako lagunek urtarrila. Porco Bravo bizkaitarren punkak eta Xabi San Sebastian Banden doinu rockeroek girotu dituzte aurreko eguenak, arrakastaz. Asteon berriz, musikak antzerkiari utziko dio tartea eta gaztetxera bertaratzen direnek Rosalinda, sous le ciel antzezlanaz gozatu ahal izango dute.

Umore klabean

Rosalinda, sous le ciel obra Cristina Calvo eta Ekoma Teatroren ikuskizuna da. Emakume baten istorioan oinarrituta kontatzen da.  jendarteak ipinitako kanonetatik aldentzen den emakumea da Rosalinda eta arrazoi horrexegatik are pertsona bakartiago bilakatu den protagonista. Umore klabean kontatutako istorioa.

Eszenografia soil baten bitartez bere mundura garraiatuko du ikuslea protagonistak. Cristina Calvoren lan hau, Bizkaiko diputaziori aurkeztutako Barre eginarazteko artea izeneko proiektu baten baitan kokatzen da antzezlan hau. Horrek beka bat irabaztea ekarri zion eta hiru urte egin zituen Parisen: "Eszena ulertzeko ikuspuntua guztiz eraldatu zitzaidan urte horietan ikasitako guztiarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak