Zineskola, ikasleengan gogoeta kritikoa bultzatzeko programa, martxan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 22a

Ikasleei hausnarketa kritiko bat egitera bultzatzeko xedez eramaten da aurrera Zineskola deituriko programa.  Arrasaten 221 ikasle ari dira Ongizate sailaren egitasmoan parte hartzen.

Zineskola deituriko programaren edizio berri bat ari dira aurrera eramaten Arrasateko Institutuko eta  Arizmendi Ikastolako 4. DBHko, eta baita Lanbide Heziketako ikasleak ere. Guztira 221 ikasle.

Udaleko Ongizate sailetik eskaintzen den zerbitzua da Zineskola. Maite Aizpiri Prebentzio teknikariak xehetasun gehiago eman dizkigu: "Duela hamarkada bat baino gehiagotik garatzen dugun programa da.

Helburua garbia da, ikasleen artean hausnarketa kritiko egitera bultzatzea". Izan ere, ikasturtean zehar, gai zehatzak jorratzen dituzte film ezberdinak ikusten dituzte ikasleek. "Amaia antzokian ikusten dituzten pelikulek balore edota gizarteko egoera jakinak lantzen dituzte. Ostean, unitate didaktiko batzuen bidez ikastetxeetan jorratzen dute gaia".

Ikasturte honetan lau film

Azaroan hasi zen ikasturteko Zineskola; Haur basatiak izeneko filma ikusi zuten ikasleek eta hilaren 18an, egubakoitzean, berriz, Las Nieves del Kilimanjaro.

Maite Aizpirik adierazi digunez, programak aurrera jarraitzen du, eta apirilera bitartean beste bi film proiektuatuko dizkiete ikasleei, hain zuzen ere, Bypass eta Detachment.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak