Inauterietako kartel lehiaketa, ixtear

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 22a

Bihar, urtarrilaren 23a, da azkeneko eguna Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko. Hala egin gura duenak, 19:00ak baino lehen aurkeztu behar du kartel proposamena Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Irabazleak 400 euro eskuratuko ditu.

Kartelaren diseinurako teknika librea erabil daiteke. Hori bai, bertikala izan behar da, eta jaien ezaugarriren bat jasotzeaz gainera, 2013 inauteriak Arrasate esaldia azaldu behar da.

Gainontzeko oinarriei dagokienez, honako hauek bete behar dira:

  • Eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Euskarri informatikoan  (Pendrive edo Cd-an) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere inprimatuta eraman beharko dute.
  • Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lelo bat dutela arkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lelo bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

Edozelan ere, oinarri guztiak, Udaletxeko iragartokian ikusgai egongo dira, baita Arrasateko Udalaren web orrian bertan ere.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak