Bost puntu ekarri zituen Kanpanzar ART taldeak Kantabriatik

Mirari Altube Arrese 2013ko urtarrilaren 20a

Jokalari asko zituen min hartuta aste bukaeran Kanpanzar ART taldeak eta ordezko bi jokalarirekin bakarrik joan zen Kantabria aldera. Dena eman beharra zuten, eta hori jakinik hasieratik jarri ziren aurretik. Bukaeran sufritzea tokatu zitzaien baina bost puntuak ekarri zituzten etxera, 14-24 irabazita Independiente taldeari.

12. minuturako 0-17 ziren aurretik. Orduantxe esnatu zen etxeko taldea eta bi entsegu eginda hiru puntura jarri ziren 14-17; halaxe bukatu zen lehenengo zatia. Bigarrenean indarrak parekatuta ziren; arrasatearrak nekatzen hasita eta etxekoak puntuak eskuratu nahian. Polemikaz betetako jokaldi baten ostean Aitor Lezamizek entsegua egitea lortu zuen, eta azkenean 10 punturen aldearekin irabazi. Datorren zapatuan Elorrio hartuko dute etxean, derbi polita aurrez aurre. Min hartutako horietako batzuk behintzat sendatzen diren ikusi behar orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak