Indartsu atera dira arrasatearrak eta lehen minutuetan bi gol aukera polit izan dituzte. 21. minutuan iritsi da gola; korner baten ostean areaz kanpotik jaurti Melanik eta barrura (1-0). Eta markagailuan aurretik direla joan dira atsedenaldira.
Zoritxarreko jokaldia
Bigarren zatian gora egiteko gogoz atera dira Aurrerako neskak eta Mondra kontrara jolasten. Hala, gol aukera pare bat izan dituzte kanpokoek; baita iritsi ere 41. minutuan, zoritxarreko jokaldi baten ostean. Jaurtiketa indartsu baten ondoren atezainari ihes egin dio eskuetatik baloiak eta barrura. Esan behar atezain lanetan Vanesak jardun duela; baita lan txukuna egin ere hark.
Azken minutuak sufritzen pasatu dituzte etxekoek, puntu bakarrak ihes egiteko beldurrez. Berdinketarekin konfiantza hartu gura dute Mondrakoek, eta puntuak eskuratzen hasi.