Nerea Mendizabal, psikopedagogoa: "Gurasoen beldurrek babestu nahia adierazten dute askotan"

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 21a

Txatxilipurdik antolatuta, 'Gure beldurrei begiratuz, haurren konfiantza bermatzen' hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogoak urtarrilaren 24an Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, 17:30ean hasita.

Eskainiko duzun berbaldian gurasoen beldurrak eta haurren konfiantza izango dituzu hizpide...

Batez ere amatasun eta aitatasunean pil-pilean ditugun barne tirabirei buruz egingo dut berba. Haurrengan konfiantza izatea garrantzitsua da, baina ez dut uste gure buruari eskatu behar diogun zerbait denik. Konfiantza ez da edozein modutan aldatzen den zerbait, horren atzean beldur batzuk daude, kezka batzuk. Guraso bezala dena ongi egin gura izaten dugu eta momentu eta egoera konkretu batzuetan zerk mugatzen gaituen ikusteko gune bat eskaini nahi dut hitzaldian.

Zeintzuk izaten dira, psikopedagogo bezala, gurasoengan ikusten dituzun ohiko beldurrak?

Askotarikoak daude. Guraso bezala oso presente egoten dira besteen artean, umeak behar bezala ez eboluzionatzea, guraso bakoitzarentzat garrantzitsuak diren gauzak ez ikastea, balore garrantzitsuak ez jasotzea... Eta orduan imajinatzen hasten gara: umea horrelakoa bada, arduragabea izango da, lotsagabea, edo huts egingo du, ama-aita bezala gaizki heziko dut hau horrela eginda, gehiegi permititzen diot...

Beldurrak ditugu baita ere sufritzeko, bai guraso bezala, baina baita umea sufritzen ikusteko ere, min hartu edo gaixotzeko... Askotan gainera, baditugu horren kontziente ez diren beldur batzuk, baina gure jokaerak mugiarazten dituztenak.

Beldur horien eraginez haurrak gehiegi babesten al dira?

Guraso bezala bi alderdi daude, zenbait kontutan gain-babestu egiten ditugu haurrak, eta beste gai batzuetan berriz, ez horrenbeste. Guraso guztiok bi plateretik izaten dugu. Guraso batzuen historia edo bizipenetatik, noski, egon daiteke gain-babeserako tendentzia.

Haurrek beraien buruan konfiantza izateko, gurasoek beldurrak gainditu behar dituzte. Nola lortu?

Lehenengo gauza guraso bezala dugun desira, umeak bere buruan konfiantza izatea da, eta horrekin batera, zoriontsu izan dadila, autonomoa, bizitzaz disfrutatu dezala... Eta noski, haurrak bere buruan konfiantza edukitzeko aurreneko urratsa, guk geuk umeagan fidatzea da, ez dut beste modurik ikusten.

Kontua da gure kultura, mesfidantzaren kultura dela, jendarteak ez digu erakutsi konfiantza izaten. Eta konfiantza ez da nolanahi lantzen. Gure beldurrak identifikatu eta zer esan nahi diguten begiratu behar dugu. 

Baina gaineratuko nuke, beldurrak izatea normala dela, funtzio oso garrantzitsua baitute, eta polita da, haurrak babestu gura ditugula adierazten dute eta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak