Ipuin magiko eta guzti ospatu dute Okendoko Ludotekaren urtemuga

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 19a

Hamar urte bete ditu Okendoko Ludotekak, eta egubakoitz arratsaldean, festa giroan ospatu zuten. Arrasateko hiru ludoteketako gaztetxoak bertaratu ziren, eta primeran igaro zuten, ipuin magikoa ikusentzunez aurrena, eta merendola bateaz ondoren.

Kulturateko areto nagusia lepo bete zen, Lili eta Lolok kontatutako istorioa entzuteko. Hala eman baitzioten hasiera Okendoko Ludotekaren 10. urteurren jaiari. Erguineko Usaetxeko eta baita Santamarinako ludoteketako neska-mutilek bat egin zuten erdiguneko festarekin eta egubakoitz iluntzean ez zen barre eta ilusiorik falta izan.

Magia baliatuta txikienen irudimenarekin jolastu zuten eta ikusleen konplizitatearekin egin zuten tupust, ordubeteko saio interesgarria eskaini zuten bi aktoreek.

Emanaldia amaituta, Okendoko ludotekara bertaratu ziren, askari goxoarekin disfrutatu eta lagunartean jolasean aritzeko. Egun borobila izan zen guztientzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak