Arrasateko Udalak, alkatearen ebazpenez, bertan behera utzi behar izan du biharko iragarrita zegoen urteko lehen baserritarren azoka. "Eusko Jaurlaritzak Arrasateko Udalari bideratutako haizete zakarren iragarpenagatik eta alerta horiko egoeraz informatuta, azokarako behar diren estalkiak halako haize zakarrek sortu zitezkeen segurtasun arazo larriagoak sahiesteko" ez da azokarik egingo, bidali berri duten prentsa oharraren arabera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.