Gimnasia hipopresiboa probatzea gomendatzen du Aukeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 17a

Aukea kirol erakundearen ohiko eskaintza zabalari ikastaro berriak gehitu behar zaizkio urtarrilean eta otsailean. Horien artean arrakasta gehien izaten ari dena gimnasia hipopresiboarena da: "Egun daramagun bizitzak ez du uzten denborarik gure gorputzari kasu handirik egiteko. Eta honek bizkarreko minak eta tentsioak ekar ditzake. Horrez gain, haurdun izan diren emakumeendako zoru pelbikoaren errehabilitazio gimnasia bezala oso ondo dator. Gizonen kasuan, prostata arazoak dituztenendako ere oso gomendagarria da", adierazi dute.

Gimnasia hipopresiboak zoru pelbikoa eta barneko organoak berera bueltatzen laguntzen du. Horrez gain, honako onurak ere badakartza:
-    Pixaren inkotinentziak gutxitzen edo desagertzen du.
-    Bizkarreko tentsioak jeitsi eta gorputz eskema hobetzen du.
-    Harreman sexualak hobe ditzake
-    Gerriaren perimetroa txiki dezake.
-    Eta beste hainbat onura ere izan ditzake.

Ikastaroa ikasturte guztikoa edo bi hilabetekoa izan daiteke. Bi hilabeteko ikastaroan hipopresiboak nola egiten diren irakasten da eta gero norberak bere etxean egin behar ditu. Hainbeste diziplina ez duten pertsonendako ikasturteko ikastaroa ere badago.

Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan izaten da eta hiru ordutegi ditu: 9:15, 17:30 eta 20:30ak. Saio bakoitza ordu betekoa da eta abonatuek 37,60€/hilean ordaindu behar dute eta ez abonatuek 47,60€/hilean.

Hipopresiboaz gain, beste hiru ikastaro

Ikastaro honetaz gain, hiru ikastaro berri jarriko  dira martxan otsailean:

-    Patinaje hastapen ikastaroa.
-    Fitness gelan, fitness gelako hastapen ikastaro bat: Zer eta nola erabili behar dugun fitness gelako makinak gure kirol helburuak lortzeko.
-    Gimnasia terapeutikoa.

Patinaje hastapen ikastaroa:

Norentzat: patinatzen ezer edo gutxi dakiten 14 urtetik gorako pertsonendako.
Egunak: astelehen eta asteazkenetan
Ordua: 18:30
Hileko kuota: 26,70€/hilean abonatuek eta 36,70€/hilean ez abonatuek.
Ikastaro honek jarraipena du hobekuntza ikastaroan: astelehen asteazkenetan 19:30etan.

Fitness gelako hastapen ikastaroa:

“Zer eta nola erabil behar dugu fitness gelako makinak gure kirol helburuak lortzeko?”
Galdera honi erantzuna emateko ikastaro bat sortu dugu. Ikastaro hau soretzearen arrazoia hau da, erabiltzaileek fitness gelan ezagutzen dituzten 4-5 makina bakarrik erabiltzen dituztela eta besteak ez dituztela erabiltzen. Honela fitness gelako makinak ezagutzeko ikastoroa sortu dugu, gimnasioari etekin gehiago ateratzeko.
Makinen funtzionamendu eta zergaitia ezagutzeaz gain gure helburuen arabera zein intentsitatetan (zenbat denbora, zenbat errepikapen…) egin behar ditugun azalduko digute. Eta ikastaroa amaitzean autonimia osoz fitnesseko gela erabiltzeko gai izango gara. Ikastaroa teoriko-praktikoa izango da.

Norentzat: bere egoera fisikoa mantendu edo hobetu nahi duenak:

-    Gantzak erre nahi dituenarentzat.
-    Aspektu fisikoa hobetu nahi duenarentzat.
-    Fitness egoera hobetu edo mantendu nahi duenarentzat.
-    Ariketa fisikoa modu osasuntsuan egin nahi duenarentzat

Ikastaro hau ez dago bideratuta fitness gelan errehabilitazio lanak edo errendimenduko ikuspegia dutenentzat (maratoi erdia edo txapelketa bat prestatzen ari direnentzat).

Eguna eta orduak: astelehen eta asteazkenetan 17:30etan
                Astearte eta ostegunetan 10:15 eta 15:00etan   
Iraupena: 8 sesioko ikastaroa
Prezioa: 37,60€ abonatuak eta 47,60€ ez abonatuak.

Gimnasia terapeutikoa

50 urtetik gora dituzten pertsonendako eta bizkar hezurreko min eta patologia ezberdinak dituztenei zuzendutako gimnasia.
Egunak: astearte eta ostegunak
Ordua: 10:15etan
Prezioa: 37,60€ abonatuak eta 47,60€ ez abonatuak.

Pilates hastapen ikastaroa, bueltan

Egunak: 4 egunetako ikastaroa:

        Astelehen eta asteazkenetan:
        Urtarrilak 21,23,28 eta 30
Ordua: 11:15 edo 17:30

        Astearte eta ostegunetan:
        Urtarrilak  22,24, 29 eta 31.
        Ordua: 15:00 edo 20:30

Informazio gehiago behar izanez gero telefono honetara deitu:
Nuria 672 27 55 78 (ekintzen koordinatzailea)

Ikastaro berriak by Goiena Komunikazio Taldea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak