Xabi San Sebastian eta bere banda, Koolturren

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 17a

Koolturren egitarauko hitzordu berri baten txanda da gaurkoan. Xabi San Sebastian Bandek doinu rockeroak ekarriko ditu gaur iluntzean Arrasateko Gaztetxera.

Porco Bravo bizkaitarren punk doinu zikinen ostean, Xabi San Sebastian Band taldearen txanda izango da gaur iluntzean. Musikari beteranoak Xabi San Sebastian Band taldearekin kaleratzen duen hirugarren diskoa, Erraiak, aurkeztuko du Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan hasita. Gitarra zorrotz eta melodia borobilekin igoko da taldea oholtzara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak