Beñat Arzadun: "Badakigu Mozambikeko Gobernua oso pozik dagoela gure lanarekin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 16a

Harreman eta Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeek Mozambikeko proiektuen berri eman die arrasatearrei gaur Kulturateko areto nagusian. Proiektua Mundukidek zuzentzen du eta Harreman laguntzaile moduan ari da: "Eskerrik beroenak Harreman elkarteari, beti hor zaudete eta hori ederra da", adierazi du Mundukide ordezkari batek. Gero, Mozambiketik etorri berri den Beñat Arzadunek –kudeatzaileetako bat da– eman ditu proiektuaren xehetasun guztien berri.

Arzadunek hasieratik nabarmendu du bi elkarteen lanak fruituak ematen dituela: "Ziur gaude Mozambikeko Gobernuak asko eskertzen duela gure lana. Badakigu oso pozik daudela gure lanarekin. Zergatik dakigun? Mesedeak egiten dizkigute, ahal duten heinean beti laguntzeko gertu daude", adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak