Goizaldeko hiru t'erdiak inguruan izan dira gertakariak, Arrasateko San Juan auzoan. Udaltzainek jarrera susmagarria zuten bi gazte antzeman zituzten, eta bi gazteok polizia ikustean korrika hasi ziren. Ihesaldian hainbat artikulu lurrera bota zituen euretako batek: bi argazki kamera, ordenagailu eramangarri bat eta transformadore bat. Poliziak konfirmatu ahal izan duenez, Iturriotz kaleko denda batetik lapurtutakoak izan dira.
Aurrekariak ditu
Herrizaingo Sailaren informazioaren arabera, gazteen kontrako jazarpena egin dute udaltzainek, geroago Ertzantzaren laguntzarekin, euretako bat harrapatu arte. Aurrekariak ditu atxilotu duten gazte horrek.