Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur egingo dute komikia ardatz hartuta, aurtengo lehen gaztelerazko solasaldia; Davib B egilearen 'Epileptico' lan autobiografikoa aztertuko dute. Iaz moduan, aurten ere Antonio Altarriba idazle eta gidoilariak gidatuko ditu martxoa bitartean luzatuko den ikasturte honetako bigarren zikloa. Euskarazkoen literatura solasaldien lehen hitzordua, berriz, urtarrilaren 22an, martitzenean da; Andrej Longo italiarraren “Hamar” liburua da aukeratutako lehenengoa.
Gaztelerazko Literatura solasaldiaren lehen hitzordua, bada, gaur da 18:30ean Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Parte hartuko duten 35 lagunek, Davib B egilearen Epileptico lan autobiografikoa aztertuko dute. Anaiak txikitatik izan duen epilepsia gaixotasunak beregan izan duen eragina oinarri hartuta idatzi eta marraztutako istorio gogor eta iluna da. Sari asko jaso duen lan mardula.
Hurrengo gaztelerazko saioa, otsailaren 20an egingo dute eta Alison Bechdel egilearen “Fun Home” aztertuko dute. Komiki hori ere autobiografikoa da, emakume baten ikuspuntutik, familia ardatz hartutako istorioa kontatzen duena.
2013ko Euskarazko literatura solasaldien lehen hitzordua, berriz, urtarrilaren 22an, martitzenean da. Martxoa bitartean, Mikel Aierbe adituaren gidaritzapean, euskarara itzulitako liburuak aztertuko dituzte.
Andrej Longo italiarraren “Hamar” liburua da aukeratutako lehenengoa. Erlijio katolikoaren 10 aginduak oinarri hartu eta mafia giroan kokatutako hamar ipuin batzen ditu. Oraindik ere eman daiteke izena, ezinbesteko baldintza baina, aztertu behar den lana irakurrita izatea da. Euskarazko hurrengoa, otsailaren 26an izango da eta jean Rhys-en “Sargazo itsaso zabala” liburuaren gainean jardungo dute.