Bide publikoa okupatzeko tasa ordaindu behar dela gogoratu die Udalak ostalariei

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 16a

Gutuna bidali die Udalak Arrasateko ostalariei, bide publikoa aulki, mahai, kupela eta bestelakoez okupatu gura izanez gero baimena behar dela gogoraraziz.

Arrasateko Udalak prentsa oharrean jakitera eman duenez, herriko ostalariei gutun bat bidali die, establezimendu kanpoan mahaiak, aulkiak, kupelak eta bestelakoak ipini gura izanez gero Udal baimena behar dutela gogoratuz: "Horiek jartzea Udal baimenik gabe administrazio arau-haustea da eta Udala behartuta egongo da dagokion zigor espedientea irekitzera".

Hala, bide publikoa beladoreez, jarlekuez, kupelez eta abarrez, hartu edo okupatzeko baimena, BAZen eskuratu dezaketela gogorarazi die ostalarie. "Bide publikoa okupatzeko urteko udal tasa bat ordaindu behar da hartutako metro lineal bakoitzeko".

Baimen eskaera egiterakoan gainera, fidantza bat ere ipini behar dela gogorarazi dute. Hau, 600 eurokoa izango da mahai edo beladoreen kasuan eta 100 eurokoa jarleku eta kupelen kasuan. "Fidantza hori mantentzen da bide publikoa hartzeari utzi arte. Baimena urtero berritu behar da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak