Txineratik zuzeneko itzulpenarekin, Maialen Marin eta Aiora Jakak irabazi dute Jokin Zaitegi Saria

Jon Berezibar 2013ko urtarrilaren 16a

Aho batez aukeratu du epaimahaiak Jaka eta Marin donostiarren lana, "jatorrizkoari ondoen lotzen zaiona" dela iritzita. Izan ere, Mo Yan Nobel saridun txinatarraren ipuin bilduma bat da itzuli beharreko obra. Sarituek zuzenean itzuliko dute lana txineratik, gainera. Aurten, azpimarragarria da, aurkeztutako hogeita hiru lanetetik lau zuzenean txinetarik itzulitakoak izan direla, oharrean azaltzen dutenez, "euskal itzultzaileen mailak eta txinatar kulturare¡n ezagutzak egin duten gorakadaren seinale". AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute sariketa.

2012ko Literatura Nobel saridunaren obra bat (behin behingoz Nagusia gero eta umoretsuago dago tituluarekin) itzuli behar dute Aiora Jaka eta Maialen Marinek urte amaierarako.

Maialen Marin Lacarta (Donostia, 1983) Itzulpengintzan lizentziatu zen Bartzelonan, Ingeles eta Txinera espezialitatean, eta baditu masterra eta doktoretza ere; tesian, egungo txinatar literatura Espainian nola itzuli den aztertu du, Mo Yan-en kasua bereziki landuz. Unibertsitateko ikerketan eta irakaskuntzan lan egin izan du, artikulu espezializatu askoren egilea da, eta literatur itzulpenak ere egin izan ditu, txineratik gaztelaniara. Egun Herbehereetan bizi da.

Aiora Jaka Irizar (Donostia, 1982) Itzulpengintzan lizentziatura, masterra eta doktoretza ditu, EHUn. Tesia, Sarrionandiaren itzulpen-lanaz egin du eta berriki argitaratu du Euskaltzaindiak. Gasteizko Letra Fakultatean irakaslea da, eta hainbat artikulu espezializatu eta literatur itzulpenen egilea.


Epaimahaia Rafa Egiguren, Miren Ibarluzea eta Jesus Mari Olaizola Txiliku-k osatu dute. Erabakia aho batez hartua izan da, aurkeztutako 23 lanen artean onena iritzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak