Instituturako eguerdietako autobus zerbitzua mantendu egingo dute

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 16a

Urtarrilean zehar, behintzat, mantendu egingo dute Arrasateko Institutura eguerdietan joan-etorria egiten duen autobus zerbitzua. Hori bai, zerbitzu horrek daukan "kostua hitzartu" egin beharko dute. Izan ere, Arrasateko Udalak dituen datuen arabera, zerbitzuaren erabiltzaile kopurua 1.169koa izan da, "bataz-beste egunero 35 bidai (edo 17,5 joan-etorri), "Institututik aurkezturiko aurreikuspenaren erdia baino zerbait gutxiago".  

Eta jakina, erabiltzaile kopuruak eragin zuzena dauka zerbitzuaren kostuan. Udalaren diktamenak dioen moduan, "zerbitzuaren erabilerak ez du bere osotasunean zerbitzuaren kostua bete". Edozelan ere, esandako moduan, Udalak urtarrilean eutsi egingo dio zerbitzu horri.

Iazko maiatzaren 14an erabaki zuen Arrasateko Udalak zerbitzu hori jartzea, Institutuko ikasleen eta familien beharrei erantzuten dion garraioarekin lotuta izan zen eskaerari erantzunez.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak