Suhiltzaileak izan dira Maala biribilgunearen ondoan dauden garajetan. Ur filtrazioak izan dira pare bat garajetan gutxienez eta baita zona komun batzuetan ere. Suhiltzaileek, baina, ezin izan dute ezer egin eurendako zegoen ur kantitatea ez zelako horrenbestekoa. "Terrenoa bustita dago eta lurrak ez du txupatzen" esan digute. Garajeak daudenetan utzita joan dira suhiltzaileak bertatik. Bizilagunak kezkatuta gelditu dira gauean bota dezakeen euriarengatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.