Institutuarentzat egiten den autobus zerbitzuari dagokionez, alkateak erabaki du haren iraupena handitzea, eta erabaki hori berrestea da gaur udal gobernuari proposatuko zaiona.
Sonografoa eta asfalto lanak
Sonografoari dagokionez, berriz, halakoak tabernetan ipintzera ohituta gauden arren, gaurko honetan, Aprendices Kalean dagoen dantza eta fitness akademia batean jartzeko eskaera izango dute agintariek mahai gainean. Arrazoia da kexuak izan direla akademia horren jarduerak eragiten dituen zaratengatik.
Asfaltatze kontuei dagokienez, berriz, 2012ko asfaltatu planari dagozkion obrak egiteko esleipena da gaur proposatzen dutena.
Eta beste pare bat gai aipatzearren, Meatzerreka auzoko San Balerioko jaiak ospatzkeo laguntza eskaera ere aztertuko dute agintariek.