Espero baino gehiago sufritu behar izan zuen Ford Mugarrik urteko lehen garaipena lortzeko (28-23)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 13a

Sailkapeneko beheko postuetan dagoen Urdulizen bisita izan genuen atzo Iturripen. Baina azken urteetan errepikatzen ari dena pasa zitzaion atzo ere Ford Mugarriri: Gabonetako geldialdia asko igarri zuten Pablo Garciaren mutilek –Ane Herrero kanpoan dago– eta ondo sufritu behar izan zuten urteko lehen garaipena lortzeko. "Duen maila baino askoz okerrago aritu da taldea; partidua nola joan den ikusita, ez nuen espero irabaziko genuenik", adierazi zigun Juan Luis Isasmendik lehiaren amaieran.

Galtzen hasi zuten partidua eta atsedenaldira ere atzetik joan zen etxeko taldea (12-14). Bigarren zatiko hasieran are gehiago estutu zuen Urdulizek eta aldea egin zuten markagailuan (12-15/13-16). Joko gogorra izan zen tarteka eta tentsio uneak ere bizi izan ziren. Hala ere, Arrasateko taldearen erreakzio heldu eta markagailuari buelta ematea lortu zuten. Atzoko onena, garaipena lortu izana. Azken emaitza, 28-23.

Kronika osoa asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak