Arrasate Zientzia Elkarteak batzar orokorra deitu du hilaren 19rako, zapatua. Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan izango da hitzordua, 11:00etan hasita.
"AZE berriro ere martxan ipini zenetik (2012ko urtarrilean) aurreneko batzar orokorra izango da": Hala esan digu Arantza Otaduy elkarteko kideak. "Izan ere, ez dugu ahaztu behar 90. hamarkadan sortu zela". Hain zuzen ere, 1990 eta 1993 urteen artean jardun zuen aurrenekoz eta ia hamarkada bat lozorroan pasa ostean, azken urtetik hona lanean buru-belarri dihardu elkarteak.
Zapatuko batzar orokorrean bazkide eta ez bazkideek parte hartu dezaketela esan digu Arantza Otaduyk: "Interesa duten guztiak etor daitezke".