Porco Bravo bizkaitarren punk doinu zikinen ostean, Xabi San Sebastian Band taldearen txanda izango da eguen honetan, 22:00etatik aurrera.
Iker Barandiaran Kooltur Osteguneko kideak Arrasate Irratiari kontatu bezala, "musikari beteranoa da, ez horrenbeste adinagatik, baina bai bizkarrean daukan ibilbideagatik".
Bakarka, taldean edota Kepa Junkera moduko musikariekin aritu izan da San Sebastian. "Duela urte batzuk sortu zuen taldea eta hiru disko kaleratu ditu. Ospela izan zen aurrenekoa, folk eta pop-rock doinuez josita". Denborarekin, baina, doinu rockeroagoak egiten hasi eta horixe eskainiko du eguenean gaztetxean.