Doke antzerki taldearen 'Paradisuko atean', Amaian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 11

Berriro igoko da Amaiako oholtzara Doke antzerki taldeak bere 'Paradisuko atean' lanarekin. Domekan izango da hitzordua, 19:30ean.

Iazko ekainaren 1ean estreinatu zuten Doke antzerki taldeko kideek antzezlan berria: Paradisuko atean. Heriotzaren gaia jorratzen du antzezlanak eta komedia eta drama nahasten ditu. Antzezlanan tanatorio batean kokatzen da eta hildako bat dago. Tanatoriora hildakoaren lagun eta familiartekoak gerturatuko dira eta hildakoak guztia ikusi eta entzungo du.

Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako antzezlana da. Emanaldia, domekan izango da, 19:30ean, Amaia antzokian. Mondraberriren aldeko emanaldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak