"EAJren Udal Taldekook ez genituen aurrekontuak onartu, ez baitute Arrasateren egoera inolaz ere erreflexatzen.
Inbertsioak 2012koekin alderatuta %18,5 murriztuko dira, baina 240.000 euro bideratuko dira Mankomunitatera, atez ateko sistema inposatzeko.
Enpleguaren sutapenaren harira, ez daukate inolako justifikaziorik egiten duten %85eko beherakadak ezta erlazionatutako pertsonalaren %43ko murrizketak ere. Aldiz, Gobernu Organoen partida 132.284 euro gehitzen da, liberatu politiko gehiago eta Gobernuaren marketinerako pertsonaren kontratazioaren ondorioz.
Udal barneko parte-hartzea bultzatzen ez duen gehiengo absolutudun Gobernuaren aurrean, emendakinek ez daukate ibilbiderik. 2012ko aurrekontuen aurrean planteatu genituen emendakin guztiak bertan behera utzi zituzten. Hau bera gertatu zen abenduaren 26ko osoko bilkuran, non, PSOEko Udal Taldeak aurkeztu zituen 17 emendakinetatik bat bera ere ez zuen onartu Bilduk."