Aritz Arrieta: "Aurrekontu kontinuista batzuen aurrean gaude, iaztik ez dago ezberdintasunik"

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 11

2013ko Udal aurrekontuen aurrean oposizioaren iritzia jakin gura izan dugu. Hau da Aritz Arrieta PSE-EEko zinegotziak esan duena.

"Hamazazpi emendakin aurkeztu dizkiogu Udal Gobernuak aurkeztutako proposamenari; hain zuzen, aurrekontuak hobetzeko asmoz.

Uste dugu aurrekontu kontinuista batzuen aurrean gaudela; hau da, ez dutela proposamen berririk egin iazko aurrekontutik oraingora.

Jakin badakigu aurrekontu kontuetan mugikortasuna zaila izaten dela. Baina guk 700.000 euroko emendakinak aurkeztu ditugu; horietatik, lehentasuna eman gura izan diegu emendakin sozialei. Gainera, dagoeneko existitzen diren partida batzuk kenduta, soberakinak egongo liratekeela pentsatzen dugu.

Egia da ez dela gure emendakinetatik bat bera ere onartu, baina, Udal Gobernuak esandakoaren arabera, posible izango da horiek batzordeetan lantzea datozen hilabeteetan.

Beraz, osoko bilkuran ez onartu arren, agian aurrerago onartuko dira zuzenketak, eta argi geratzen da alderdi sozialistak egiten duen lana islatuta gera daitekeela aurrekontuetan. Gainera, Udaleko gobernuarekin zerbait onar dezakegula ikusi da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak