Gipuzkoa etorbideko lanak, azken ukituen zain

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 11

Joan den astea ezkero semaforoek erregulatzen dute Gipuzkoa etorbideko zirkulazioa Udal biltegiaren parean hasi eta, erdigunerako norabidea hartuz gero, metro batzuetan zehar –ia Martxoaren 8 kalearen altueran dagoen biribilgunera arte–. Argindar sarea osatzeko Iberdrolaren linea berri batzuk jarri behar izan dituzte eta horretarako, noski, zorua altxatu behar izan dute. Horregatik jarri dituzte semaforoak. Egoera normaltasunera noiz itzuliko den jakiteko data zehatzik ez badago ere, bertan lanean harrapatu dugun langile batek ziurtatu digu ia dena amaituta dagoela eta azken erremateak besterik ez direla falta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak