Zineforuma domekero Arrasateko gaztetxean, Askapenaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko urtarrilaren 11

Arrasateko Askapenak Zineforuma antolatu du Arrasateko gaztetxean. Domekero izango da film edo dokumental bat ikusteko aukera. Urtarrilean Palestinako herria izango da gaia. Lehen dokumentala domeka honetan izango da, hilak 13 (18:30): 'Palestine (Off the record)' dokumentala ikusteko aukera egongo da.

Domeka honetako dokumentalean Palestinako eta Israelgo gizarteko hainbat elkarte eta aktibisten iritziak elkartrukatzen dira, nabarmenak eta garrantzitsuak diren gai eta ikuspuntuak elkartrukatuz. Palestinaren okupazioaren arrazoi sakonei buruz hitz egiten da film honetan.

Datozen emanaldiak

Urtarrilaren 20an, Domicilio Privado ikusteko aukera izango da, eta urtarrileko emanaldiekin amaitzeko, hilaren 27an Gueto 2009 dokumentala proiektatuko dute. Jarraian bi dokumentalak ikusteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak