Itxungi Rock 2013, ate joka

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 10a

Itxungi Irrati librearen aldeko asteburua egingo dute urtarrilaren 18 eta 19an. Musikarik ez da faltako Arrasateko Gaztetxeko bi hitzorduetan, Metralleta, Los Cretinos, Bar Remigio edota Fat Lizzy igoko dira gaztetxeko oholtzara, besteen artean.

Musikaren bidez Itxungi Irrati askearen aldeko ekitaldia egingo dute hilaren 18 eta 19an. Guztira zortzi talde arituko dira bi egunetan zehar.

Egubakoitzean 22:00etatik aurrera rock doinuz josiko da gaztetxea. Metralleta, Psicoterror eta Bar Remigio taldeen txanda izango da orduan. Sarrerak 3 euroko kostua izango du.

Zapatuan berriz, Los Cretinos, Fat Lizzy, Disaster People, Papalagi eta Transistores-50 igoko dira taula gainera. Kasu horretan baina, arratsaldean hasiko dira kontzertuak, 18:00etatik aurrera girotuko baitute gaztetxea taldeek.

Itxungi irratia Arrasateko Gaztetxeko orrian entzun daiteke, edota baita FMko uhinetan ere;  dioten bezala, "107 eta punto".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak