Besaide Mendi Elkartera beldur barik gerturatzeko proposamena egin dute

Xabier Urtzelai 2013ko urt. 10a, 17:34

Urte berria hastearekin batera aurkeztu du Besaide Mendizale Elkarteak 2013rako aurreikusi dituen kirol jarduerak. Eta horrekin batera, urtarrilaren 17an (datorren eguena) egingo duten batzar orokorrerako deitu ditu bazkideak (19:00etan Kulturaten).

Besaideko egingo zuzendaritza batzordeak urte honen amaieran bukatuko du lau urteko jarduna. Hala, datorren asteko batzar orokorrean aurrekontuak onartzeaz batera gai horri ere helduko diote. Elkarteak jakitera eman duen moduan, Besaiden lantalde polita dago lanean jarraitzeko gertu, eta egungo zuzendaritza taldeko lagun batzuk ere jarraitzeko gertu daude, baina jende berria ere behar da, proposamen berriekin: "Gonbidapena egin nahi dugu, beldurrak alde batera utzi eta elkartera gerturatzeko, barne funtzionamendua nolakoa den ikusi eta zuzendaritza berrian parte hartzera animatzeko", adierazi dute elkartetik.

Egitarau zabala gertatu dute

2013 urteari begira, Besaideko lagunek egitarau zabala dute gertu. Normala den moduan, hilabete hauetan elurretara joateko proposamenak dira nagusi, bai eski alpinoa edo baita mendiko eskia egiteko (egitarau osoa www.besaide.org). Hala, hilaren 19an eta 20an mendi eskia egitera joango dira Petit Fachara, eta Bachimañako aterpean igaroko dute gaua (izenematea hilaren 14an eta 15ean, Besaiden, 19:30etik 20:30era).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak