Di-da batetan prestatutako bidaia izan da abenduaren 27an jaso zuten-eta Londrestik, kontzertua emateko proposamena, hasiera baten karteleran zegoen Willis Drummond taldearen hutsunea betetzeko eskaerarekin. Egonaldi laburra egingo dute, egubakoitz gauean abiatuko dira eta domeka arratsaldean dute itzulera hegaldia; hala ere ilusioz dira taldekideak, estreinekoz joko dute-eta azterrian, eta gainera, sekula elkarrekin jo ez duten arren, aspaldiko lagunak diren Jon&Sugramas taldearekin.
Ordubeteko emanaldia
Hardcore kutsua dute eta ingelesez abesten dute eta zapatuan, kantu zahar eta berriekin osatu dute ordubeteko errepertorioa, taldeak kaleratutako bi diskoen erakusle. Londresen bizi dien euskaldunekin elkartzeko desiatzen daudela diote, besteak beste, han bizi diren arrasatear eta gertukoekin egin dute dagoeneko hitzordua.