Beste askok bezala, franksimoak behartuta erbestera alde egin behar izan zuen Jose Mentxaka arrasatearrak 1948an; ordutik Frantzian bizi izan zen eta 2013ko urtarrilaren 4ea hil zen, 92 urte zituela. Intxorta 1937 kultur elkarteko Juan Ramon Garaik gogora ekarri du:
Jose Mentxaka, askatasun sozialaren aldeko borrokalaria gogoan
Orain dela egun gutxi, Jose Mentxaka mondrautarra, Frantziako Audun Le Tiche herrian, 92 urtekin hil da. 1948 urtean erbesteratua, frankista polizia buru zen Meliton Manzanasengandik ihesi.
1936ko uztailan, altxamendu faxista gertatu zen egun berean, arrabaleko Herriko Etxera joan zan boluntario, 15 urte besterik ez zeukan baina ordurako Juventudes Socialistas Unificadas-ekoa zen.
“Celestino Uriartek agiri bat eman zigun Arrasateko Gerra Komisariak sinaturik, Carlos Mercader, Andres Castelo eta niri, Udala eta Bedoña auzoetako baserri guztietara joateko eskopetak batzen, eta asko batu genituen….dinamita multzo haundia ekarri zuten bonbak egiteko zen. ELMAra joan giñen ukondoak hartzera, alde batetik itxi, burdinazko kanikak sartu, lehergaia eta detonadorea, itxi zulotxo batekin tapakian eta metxa laburtxo bat sartzen genion…”
Gero, Elorrioko gerra komisaria eratu zutenean bertako Estatu Nagusiko enlaze bezela ibili zen. Durangoko eta Gernikako bonbardaketaren lekukoa. Euskal Herria galdu eta gero, Dragones batailoian geratu zirenak batu zituzten Soto de Iruzen eta han bat egin zuten Larrañaga batailoiarekin. Asturiaseko azken borroketan partaideak, iparreko frontea erori arte.
Gijonetik, Don Benitora(Badajozera) preso eraman zuten, lau urtez trabajadorietan ibilita gero, Arrasatera etorri zen.
Gerra ostean, Juventudes Socialistas Unificadas-eko militantea klandestinitatean. 1948an Pako Goronaeta eta Luis Badiolarekin Frantziara erbesteratu ziren. Jose eta Pako, mehatzari lanetan hasi ziren bitartean, Luis Badiola berriz, Frantziako poliziek atxilotu zuten eta espetxean hil zen.
Beti arte Joxe, isiltasuna hausten jarraituko dugu, askatasunaren kimu berriak ikusi arte.