Kartelaren diseinua egiteko orduan teknika librea erabili daiteke. Bertikala izan behar da, eta jaien ezaugarriren bat jasotzeaz gainera, 2013 inauteriak Arrasate agertu behar da idatzita.
Bestelako irizpideak ere jasotzen dira lehiaketaren arauetan:
- Eskuz egindako kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrotakoak izango dira. Euskarri informatikoan (Pendrive edo Cdan) aurkezten dutenek gutxienez Din A3 tamainako paperean ere inprimatuta eraman beharko dute.
- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela arkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, sobre itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
Oinarri guztiak, Udaletxeko iragartokian ikusgai egongo dira, baita udalerrko web orrian ere.