Porco Bravo taldea eguenean Arrasateko Gaztetxean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urtarrilaren 8a

Ostegun honetan, urtarrilak 10, Porco Bravo taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. Barakaldoko punk-rock taldeak eskarmentu handia hartu du azken urteotan eta, Turbonegroren anai potoloa izatetik (oraindik badute ahaidetasuna), jarrera propioa hartzera pasa da.

Kooltur Ostegunak ekimenaren antolatzaileen esanetan, gutxirekin asko ematen dute Porco Bravokoek eta euren zuzenekoak rock-and-roll emanaldi indartsuak izateaz gain, jai hutsak dira. Aspaldi honetan Grooo izeneko diskoa aurkezten dihardute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak