Arrasate hiribildua eta errebalak ezagutzeko bisita gidatuak, hilero

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 8a

Arrasate Zientzia Elkarteak hilero eskainiko ditu bisita gidatuak Arrasate hiribildua eta errebalak ezagutzeko. Hileko hirugarren zapatuan eskainiko du horretarako aukera. Bederatzi euroren truke eman daiteke izena. Bestalde, taldeendako hiru ibilbide ere antolatu dituzte, zapatu, domeka eta jai-egunetan (hileko hirugarren zapatuan izan ezik). 

Ibilbide gidatu arrunta egiteko ez da behar gutxieneko pertsona kopururik. Adin txikikoek, gainera, doan egin dezakete bisita. 10:00etan hasiko dute ibilbidea.

Taldeen bisitei dagokienez, berriz, honako ibilbideak antolatu dituzte: 

  • Erromanikoa eta gotikoa Arrasaten.
  • Hiribildua eta errebalak.
  • XX. mendeko Arrasate. 

Taldeen bisitak zein bisita gidatu arruntak hartzeko formulario bana bete behar dira. Taldeen kasuan, 90 euro ordaindu behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak