80 urteko mendizalea ospitalera eroan dute

Leire Kortabarria 2013ko urtarrilaren 5a

Udalatx mendian behera zetorren 80 urteko gizonezkoaren bila joan eta ospitalera eroan dute gaur helikopteroan larrialdi zerbitzuek. Ertzaintzak esan digunez, gizonezkoak bihotzeko arazoak zituen eta ondoezik sentitu da halako baten; larrialdi zerbitzuei deitu die eta bila joan zaizkio. Helikopteroan Galdakaoko ospitalera eroan dute. 13:30 aldera izan da gertakizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak