Hain justu ere, 2012ko irailean, Irrien Lagunen bigarren egunean, lortutako etekinen parte bat, txeke bitartez helaraziko du Porrotxek: Txatxilipurdi elkartearen Berramesten proiektuaren baitan, Francesco Tonucciren (1941, Fano, Italia) La ciudad de los niños liburua euskaratzeko eta ekoizteko erabiliko da dirua.
Horregatik etorri da Txatxilipurdik antolatutako Gabonetako jolas parke honetara.