Udalarekin harremana ona izan dela argi utzi gura izan du Laspiurrek eta taberna ixteko arrazoi nagusia klubari inongo mesederik ez diola egiten izan da: "Tabernak ez du ondo funtzionatu. Lan handia bai, baina irabazirik ez klubarendako. Hiru urtetan egon da zabalik eta apenas eman du dirurik. Hala, taberna ixtea erabaki dugu".
Oraingoz ez dute beste tabernarik irekiko
Laspiurrek gaineratu duenez, epe motzean ez dute beste tabernarik irekiko: "Ez dugu horretan pentsatu".