Orreagako guduan gertatutakoak berbagai Kulturaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 4a

'Orreaga 778-824' berbaldia eskainiko du Beñi Agirrek Kulturaten urtarrilaren 10ean. Arrasateko Udalak, Zuztarrak Errotuz taldeak eta Nabarraldek antolatutako ekimena da.

Urtarrilaren 10ean eguena, Orreagako guduari buruzko berbaldia eta DVD emanaldia egingo dute Kulturateko arteto nagusian. Beñi Agirre agertuko da jendaurrera 19:00etan hasita.
 
Ekimena Arrasateko Udalak, Zuztarrak Errotuz taldeak eta Nabarraldek antolatu dute. Azalzera eman dutenez, orain arte eman den ikuspegiaz haratago joan gura dute: "Orain arte, batez ere frantsesek kontatu izan dute Orreagako guduari buruzko kontakizuna, Roland-en protagonismoa goratuz eta beraien ikuspegi propiotik. Gogoratu dezagun Karlomagnok Iruña suntsitu zuela Pirinioetarako bidean eta Orreagan enboskada egin ziotenak ez zirela izan 'hiru artzain', politikoki antolatuta ziren baskoiak baizik".

Bide horretatik landuko dute gaia, datu historikoak jendeari helaraziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak