Garibaiko zirkulazioa eten egingo dute bihar

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 4a

Arrasateko Udalak jakinarazi du bihar, Errege bezperan, zirkulazioa eten egingo dutela Garibai etorbidean 18:45etik 19:30ak arte, Errege kabalgata pasatu arte. Zirkulazioa eteteaz gainera, autobusen geltokia ere lekuz aldatuko da ordu horretan: Nafarroa etorbidetik ibiliko dira autobusak, eta geltokia izango dute Zerrajerako lehengo eraikinean, Hotelaren ondoan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak