Gose eta Anger herritarren aurrean Arrasateko gaztetxean

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urtarrilaren 4a

Gose eta Anger taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte gaur herrian. Gaztetxean izango da, 22:30ean hasita. Durangoko Azokarako kaleratu dituzte bi talde mondragoetarrek diskoak eta gaur aurkeztuko dituzte herrikideen artean.

Gosek IIIII izeneko disko laranja aurkeztuko du; Angerrek, Hirugarren azala. Biak ala biak izan dira Durangoko Azokako izarretako bi, bereziki Gose, 2.000 aletik gora saldu eta, besteak beste, Euskal Herrian 3Dz egindako lehen bideoklipa aurkeztu zuelako bertan, Ezetz izenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak