Irakurzaletasuna sustatzea, eta esperientzia konpartitzea bilatzen duten ekimenak dira Literatura Solasaldiak eta 2013rako ere zenbait hitzordu prestatu dituzte. Euskarazko saioei dagokienez, 2012an hasitako bidari jarraipena emango diote; martitzenetan elkartuko dira Kulturaten 18:30ean hasita, eta aurreko saioetan bezalaxe, Mikel Aierbe irakaslea izango da gidaria.
Euskarazko saioak
Urtarrilaren 22an Andrej Longo autorearen Hamar liburua izango dute ardatz. Bigarren saioa otsailaren 26an izango da, eta Jean Rhysen Sargazo itsaso zabala liburuarekin. Hirugarren hitzordua, martxoaren 19an izango da, eta kasu horretan Birjinak izeneko liburua izango dute hizpide.
Rikardo Arregi Diaz de Herediaren eta haren Bitan esan beharra liburuaren txanda izango da ondoren, apirilaren 23an. Mikel Antzaren Atzerri-rekin segituko dute eta azkenik, ekainaren 18an Alice Munroren Zorion handiegia eleberriak emango dio amaiera euskarazko literatur solasaldiei.
Gaztalaniazko saioetan, komikia
Nobela beltza landu zuten 2012an gaztelaniazko saioetan, eta oraingoan generoz aldatuta, komikia izango da protagonista. Antonio Altarriba gidoilaria izango da saioetako koordinatzailea. Altarribak Espainiako Komiki Saria eskuratu zuen 2010ean.
Aurreneko hitzordua David B. ilustratzailearen Epiléptico komikia hartuko dute ardatz, urtarrilaren 16an. Allison Bechdelen Fun home: una familia tragicómica komikia, otsailaren 20an. Azkenik, Shuiten eta Peetersen La chica inclinada, martxoaren 13an.
Eguaztenetan izango dira saioak, 18:30etik 20:30era, eta izena eman gura duten guztiek dagoeneko egin dezakete.