Eraikuntza berriko etxeen prezioak mantendu egin ziren iaz Arrasaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 3a

ST-Balioztatze Elkartearen arabera, EAEn %4 jaitsi dira  eraikuntza berriko etxebizitzen prezioak. Arrasateren kasuan, ia ez zen aldaketarik eman 2012an zehar metro koadroaren salneurriari dagokionez.

ST-Balioztatze Elkarteak eraikuntza berriko etxebizitzen prezioen gaineko bilakaeraren berri eman du. Arrasateren kasuan, 2011tik 2012ra bitartean prezioak nabari jaitsi ziren arren, 2012an joera bertan behera geratu zen eta metro koadroaren kostua ia bere horretan mantendu zen.

Hala, 2.450 euro kostatzen zen eraikuntza berriko etxebizitzen metro koadroa 2011n; 2012ko uztailean berriz, 2.175 euro ingurura jeitsi zen, eta urte amaieran 2.150 eurotan zegoen merkatua.

EAEko datuen arabera, 2012an prezioak %4 jaitsi ziren. Bilbon igarri zen batez ere jaitsiera ST-Balioztatze Elkartearen arabera, %5,4 jaitsiera eduki baitzuen bertan lurzoruak. Jaitsiera gehien nabaritu den bigarren hiriburua, berriz, Gasteiz izan zen (%3,3).

Donostian aldiz, oso gutxi igarri da jaitsiera (%2,7). Gipuzkoako hiriburua da, halaber, estatu mailan eraikuntza berriko etxebizitza eskuratzea garestien den tokia (3.502 euro metro koadroa); datuen arabera, 90ko hamarkadatik ez zen ematen egoera hori.

2013ko erosketan desgrabaziorik ez

2013ari dagokionez, aurten etxebizitza erosten dutenek ez dute Zerga Aitorpenean desgrabaziorik edukiko, legeak aldatu direla eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak