Arrasateko Fat Lizzy taldeak urtero bezala Gabonetako kontzertua eskaini zuen atzo Iluntz tabernan. Taldekideak Bitter Honey, Radio Wings edota S.A. taldeetako partaideak dira eta urtero Thin Lizzy edo Iron Maiden taldeen kantak oparitzen dizkiete kontzertura gerturatzen direnei. Atzokoan talde irlandarraren klasiko asko errepasatu zituzten, Don't belive a word edo Emerald esate baterako, eta gerturatu ziren denak irribarretsu amaitu zuten ikuskizuna. Datoren urteko kontzertuaren zain geratu ziren gehienak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.