Clavijo eta Easo Gabonetako V. saskibaloi txapelketako finalean

Ander Monedero 2012ko abenduaren 28a

Eguaztenean hasi eta gaur bukatuko da Arrasteko Ointxe! saskibaloi taldeak antolatutako gazte mailako Gabonetako V. saskibaloi txapelketa. Gaur, azken hiru partiduak jokatuko dira: 5. eta 6. postua lortzeko partidua, MU-Getafe Basket (10:00etan); 3. eta 4. sailkaturako partidua Cornella-Burlata (11:15ean) eta txapelketako finala Clavijo-Easo (12:30etan).

Nahiz eta Easo eta Cornella taldeak txapelketa irabazteko faborito izan, txapelketa honetan sorpresak egoten direla esan zuen Ointxe! taldeko Gorka Zurutuzak eta aurten ere, hala izan da: atzo Logroñoko Clavijok Bartzelonako Cornellari irabazi eta finalean sartzea lortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak