Priscilla Band taldearen funky, jazz eta soul doinuak gaur

Maider Arregi 2012ko abenduaren 27a

Gaur Kooltur Ostegunak ekimenak urteari bukaera borobila emango dio Priscilla Band taldearekin, 22:00etan, Gaztetxean.Hamar lagunez (eta beste zenbait gonbidatuz) osatutako Bilboaldeko taldeak funky-jazz-soul-boogaloo-disco-latin jaia eskaintzen du, 70eko hamarkadako musikari omenaldia eginez. Olor a fonk diskoa aurkezten dabiltza eta dantzan blai gelditzeko moduko bi orduko emanaldi bizi-bizia iragarri dute.

2005ean sortutako taldean gitarra, baxu eta bateriaz gain, hammond, perkusio, saxo, tronpeta eta hainbat abeslari daude. Horren guztiaren emaitzak hainbat lorpen eman dizkie orain arte: 2008an Bilbogaua lehiaketako finalistak izan ziren; urte berean beraien Gehiago nahi dut kantua Radio Euskadiko 25. urteurrenaren sintonia izan zen; 2009an Amurrio eta Artziniegako Musika Lehiaketetan irabazleak izan ziren; eta ia pasa den 2012an Bilbo Hiria Musika Lehiaketa ospetsuko finalera heldu dira.
Orain Olor a fonk diskoa aurkezten dabiltza eta dantzan blai gelditzeko moduko bi orduko emanaldi bizi-bizia iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak