'Txelis'-en VI. oroimenezkoa, domekan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko abenduaren 27a

Jose Luis Ibarguen ‘Txelis’-en omenezko futbol torneoa jokatuko dute domeka honetan, hilak 30 Mojategin. 18 klubek hartuko dute, parte, 24 talde guztira, haur-kategoriako 450 lagun, gutxi gorabehera.

Seigarren aldiz jokatuko dute hilaren 30ean Jose Luis Ibarguren Txelis-en oroimenezkoa, eta beste behin, parte hartzaile kopuru politarekin dator torneoa Mojategira. Guztira 18 klub egongo dira ordezkatuta domekako txapelketan, 24 talde, 450 haur, orotara. Gipuzkoatik zein Bizkaitik etorritako taldeak izango dira protagonista; Debagoienetik, Arrasate, UDA, Bergara, Aloña Mendi arituko dira.

Domekako hitzorduan 450 haur eta ia 500 guraso elkartuko dira Mojategin. Futbol zelaia eta rugby zelaia ere baliatuko dute norgehiagoketarako. 9:30ean hasi eta 19:00ak bitartean jokatu dituzte partiduak; 14:00etatik 16:00ak arte etenaldia egingo dute. "Goizean txapelketako kanporaketak egingo dira, eta arratsaldean final-zortzirenak, laurdenak, finalaurrekoak eta finala egingo dira". Atsaldeko partiduetarako sailkatzen direnek, bazkaria egingo dute kiroldegian.

"Txelis beti portatu zen ongi haurrekin, eta garrantzitsua da horrelako omenaldia egitea". Hala aipatu digute Mondra taldetik. "Ekitaldia aurrera eramateko gurasoak inplikatu dira, baita futbolari ohi zein orain lehenengo taldean daudenak ere". Gainera, besteen artean, Udalaren laguntza ere jaso dute txapelketa antolatzeko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak