Altuna lurrindegiak irabazi du erakusleiho lehiaketa, Arrasaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko abenduaren 22a

Arrasateko Santamasetako erakusleiho lehiaketan bigarren gelditu da Traskilon txakurren ile-apaindegia eta hirugarren Karrikirri opari denda. Guztiek pozik jaso dituzte sariak.

Ibai-Arteko dendek hartu dute parte lehiaketan eta bertako eta Udaleko ordezkariak lehenengo gelditu diren hiru dendetan izan dira sariak banatzen. Dendariek ilusioz jaso dituzte plakak eta dirua (300 euro, 250 eta 200 hurrenez hurren). Dendariek esan digute horrelako lehiaketek motibatu egiten dituztela euren erakusleihoak dotoreago jartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak