Gabonetako saskia opari Ibai-Arte txartela erabiltzeagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abenduaren 21a

Ibai-Arte merkatari elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz, Gabonetako 100 saski banatu ditu bezeroen artean. Ibai-Arte txartela erabili izana saritu gura du promozioak: txartel horren erabiltzaileek –3.800 bat txartel daude– azken 20 egunotan erosketa egiteko unean bertan jakin zuten sarituak izan ziren edo ez. Gaur banatu dituzte otzara horiek guztiak: denetariko turroi eta produktu gozoak eta xanpain botila bana jaso dute bezeroek, besteak beste.

Angel Alonso Ibai-Arteko zuzendaritza taldeko kidea pozik harrapatu dugu banaketa ekitaldian: "Sekulako harrera duen ekimena da eta beraz, oso pozik gaude herritarrek egiten duten lana baloratzen dutelako. Aurtengoa hirugarren urtea da baina dagoeneko oso errotuta dago bezeroen artean. Gabonetako saskien ekimena geratzeko etorri da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak