Mallorcan jaiotako musikari entzutetsua Thank You For The Boots diskoa aurkeztera dator Amaiara, hilaren 28an (20:00). Ikus-entzulea aho zabalik eta oilo ipurdiarekin uzten duen horietakoa da Maika Makovski, haren kantuak barruraino heltzen dira. Aurretik baina, herriko musikari bat igoko da oholtza gainera: Mery May. Irlandako odola duen Arrasateko musikari gazteak freskotasuna ekarriko du Amaiara. Sarrerak salgai daude oraindik www.kutxasarrerak.net webgunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.